Hiru saioko Hezkuntza Eskola antolatu du Hernaniko Hezkuntza Plataformak, ebaluazioaren gaia lantzeko. Aurreko larunbatean egin zuten aurrenekoa, eta etzi izango da bigarrena; Biteri kultur etxean, goizeko 10:30etatik 12:30etara.
Bertan, hausnarketa egingo dute egungo ebaluazio ereduen inguruan, eta konpartituko dituzte dauzkaten kezkak.
Hirugarren saioa, maiatzaren 13an izango da.