«Klubak apustua egin du nesken futbolean aurrerapauso bat emateko, eta ondo atera da»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 4a, 02:00

Ia bukaerara arte izan ditu ger­tu jaitsieraren mamuak, Her­nanik, Emakumezkoen Euskal Ligan. Baina azkenean, uxatu bakarrik ez, postu bikaina ere lortu dute, seigarren bukatuta, Euskal Ligan lortu duten biga­rren postu onena, larunbatean 2-1 irabazita Ariznabarrari.
Beraz, positiboa bakarrik izan zitekeen, Gorka Alvarez eta Ane Ibarburu entre­na­tzaileen, eta Andrea Isasa kapitainaren balorazioa: «oso orekatua da txa­pelketa, eta aurreneko bos­tak kenduta, oso paretsu gau­de denak; baina horrelako liga luze batean, bakoitzak bere tokian bukatzen du, eta guk, urteko posturik onena lortu dugu bukaeran».
Helburua zen, hasieratik jaitsieratik aldentzea, eta hor­tik aurrera, sailkapenaren erdi­aldetik gora bukatzea: «ez dugu aurreneko hori lortu, kosta zaigu aldentzea, eta beti izan ditugu gertu jaitsiera postuak. Jokua ona zen, baina emaitza onak ezin kateatu ibili gara. Nabarmentzekoa da, etxean oso indartsu aritu gara, baina kanpoan asko kostatu zaigu».

«Oso ondo etorri zaigu, Gorkak taldera ekarri duen filosofia aldaketa»
Ados daude Isasa eta Ibarburu, asko aportatu diola Alvarezek taldeari: «Gorka sartzearekin, modu bertikalean jokatzetik ho­rizontalera pasa gara, baloia gehiago ikutu eta jokatzera. Eta ekarri dituen arau batzu­e­tara ez geunden ohituta, baina oso ondo etorri zaigu filosofia aldaketa. Klubak apustua egin zuen udaran, aurrerapauso bat emateko nesken futbo­le­an, eta ondo atera da».
Alvarezek gaineratu du, be­rarentzat «ezinbestekoa» izan dela Ibarburu ondoan izatea, «futbola gustatzen zaion per­tso­na bat, futbolaz dakiena eta taldea ezagutzen duena».

«Taldean oso giro ona dago»
Hiruek nabarmendu dute, tal­dean «oso giro ona» dagoela, eta horretan, kanpotik etorri diren jokalariek ere asko apor­tatu dutela, eta baita futbolis­tikoki ere.
Baina bereziki, Alvarezek nabarmendu nahi izan du, jubenilen taldetik igo dituzten bi jokalariek, Oihanek eta Lo­reak, izan duten jarrera, «asko eman digute»; eta gutxi jokatu arren, beti lanean aritu diren jokalariena ere bai.
Isasak eskerrak eman nahi izan diz­kie, azkenik, nesken futbola­ren alde hainbeste lan egiten dutenei: «ezkutuan ge­ra­tzen den lana da, baina ho­rren islada da, klubean dau­kagun nesken talde kopurua», nabarmendu du kapitainak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!