Lasterketak, obstakuluak eta mozorroak, protagonista

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 4a, 02:00

Hernani hartuko du, hu­rren­go asteburuan, Eternal Running mundu osoko zirkuituak; eta ez da nolanahikoa izango, gainera. Estatuan aurrenekoz, sei proba egingo dituzte asteburu berean: ostiralean Sprint (kilometro bat, 40 obstakulo), eta Gauekoa (5 kilometro, 40 obstakulo); larunbatean Super­sprint, Kids (haurrentzako, kilo­metro bat, 25 obstakulo) eta Bikote Mixtoak (5 kilometro, 40 obstakulo); eta igandean, pro­ba nagusia, Eternal Ru­nning (10 kilometro, 80 obstakulo).

Izenemateak, zabalik
Sei probetarako, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Bi bide daude aukeran: www.eternalrunninginven­ci­ble.com web orrian, edo De­non­tzat gimnasioan (Florida 110).
Nabarmendu dute, guzti­entzako moduko probak direla, oso dibertigarriak. Partehar­tzai­le asko, gainera, mozorrotuta joaten dira, mozorro onenak ere saria izaten baitu!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!