Udaberriko ekintza kulturalak hastear, Portuko auzotarrak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 3a, 02:00

Aurten ere jarri ditu martxan udaberriko ekintza kulturalak, Portuko auzo elkarteak. Dago­e­neko prest daukate maiatzeko egitaraua, eta larunbat honetan bertan emango diete ha­si­era, irteera batekin.
Baztanera joango dira, eta egunpasa egingo dute, Irurita­ko Arkupe txokolategia eta Amaiur gaztelua bisitatuz. Baz­karia ere egingo dute: helduek 12 euro, haurrek 8 euro. Eta joan nahi duten guztiek, izena eman behar dute, Pedro Mari tabernan, edota Portuko auzo elkartearen lokalean.

Hurrengo larunbatean, bodega batera bisita
Udaberriko bigarren zita, hu­rrengo larunbatean bertan jarri dute. Eta bodega bat izango da bisitatuko dutena; Fernandez de Pierola bodega, hain justu, Arabako Moreda herrian.

Behaketa astronomikoa eta enologia ikastaroa, prest
Beste bi ere badauzkate prest dagoeneko. Behaketa astronomikoa egingo dute maiatzaren 19an, Aranzadiko kideekin; eta enologia ikastaroa 26an, Gui­llermo Castañosen eskutik.

PORTUKO UDABERRIKO EKINTZA KULTURALAK
Maiatzeko egitaraua

MAIATZAK 6, larunbata

Irteera Baztanera, goizeko 09:30etan abiatuta. Arkupe txokolategira (Irurita) eta Amaiur gaztelura bisita. Bazkaria: helduek 12 euro, haurrek 8 euro. Izena emateko: Pedro Mari tabernan edo auzo elkartearen lokalean.
MAIATZAK 13, larunbata
Fernandez de Pierola bodegara bisita.
MAIATZAK 19, ostirala
Izarrei begira, behaketa astronomikoa Aranzadiko kideen eskutik, 20:00etan. Eguraldi txarrarekin, bertan behera.
MAIATZAK 26, ostirala
Enologia ikastaroa (garagardoa), Guillermo Castañosen eskutik, 19:30etan. Kopurua mugatua izango da; izena emateko: Pedro Mari tabernan edo auzo elkartearen lokalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!