Joan den asteko Plenoan hartu zuen zinegotzi kargua Nora Reyk, Orain Hernaniren ordezkari gisa, David Guiradok utzi zuen tokia hartuz.
Behin kargua hartuta, ongietorria eman nahi izan dio bere udal taldeak: «arrakasta haundia opa diogu, bere kargu publiko berrian; eta ziur gaude hala izango dela, lan bikaina egingo duela, udal korporazio osoaren eta udaletxeko langile guztien laguntzarekin», adierazi du Orain Hernanik, prentsa ohar baten bidez.
«Lanean jarraituko dugu, herria hobetzeko asmoz»
Eta aurreratu du, «barne berrantolaketa prozesu baten ondoren», lanean jarraituko duela herria eta herritarren egoera hobetzeko, «oraindik ere gogo haundiagoarekin».