Bi bilera egingo dituzte auzoetan, aste honetan, Erabaki Hernani aurrekontu partehartzaileen prozesuan. Gaur bertan izango da aurrenekoa, Florida-Etxeberrin; eta bihar bigarrena, Lizeagan. Biak ere, arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
Bilera horietan, proposamenak egin ditzakete auzotarrek, 2018ko udal aurrekontuetan txertatzeko. Eta beste bi bide ere badauzkate aukeran: udal eraikinetan jarri dituzten buzoietan utzi, edota web orrian proposatu: erabaki.hernani.eus. Maiatzaren 14ra arte dago epea, proposamenak egiteko.
Haur etorri berriei ikasketa laguntza, luzatzeko aukera
Bestalde, Udalak gogorarazi du dagoeneko martxan dela iazko prozesuan aukeratu zen proposamenetako bat, haur etorri berriei ikasketa eta euskera laguntza ematekoa. 15.000 euro bideratu dira horretarako, eta printzipioz ekainera arte izango bada ere, ondo baloratuz gero, irailetik abendura luzatuko dute egitasmoa.