Antzerkia, eskulanak, abesbatza... Etengabe ari dira eki-men eta talde berriak sortzen, Goiz Eguzkin; eta gaur, beste bat martxan jartzeko proposamena ere aurkeztuko dute. Irakurketa talde bat sortu nahi du Felipe Tellezek, egoitzan, eta prestatzen ari den ekimenaren aurkezpena egingo du gaur; Goiz Eguzkin bertan, arratsaldeko 18:00etan.
Mahai jokuen eta kaleko jokuen sariak, banatuta
Bestalde, astelehenean, maiatzaren lehenarekin, urteroko festa ospatu zuten egoitzan. Bertako kideen eskulanekin erakusketa jarri zuten aurrena, eta ondoren, sari banaketa egin zuten. Aurrena, mahai jokuenak: Patxi Apezetxea eta Eugenio Urruzola nagusitu ziren musean, finalean Mere Puertas eta Jose Maria Arenali irabazita; tutean, Luciano Cardaba eta Lazaro Montero txapeldun, eta Vicente Perez eta Julian Santos azpitxapeldun; punttuan, Lucas Yuste eta Ramon Ormaechea nagusi, Luis Lozano eta Toribio Barori irabazita; eta eskoban, Jose Villamarin eta Sabino Mateos txapeldun, eta Manuel Morato eta Hipolito Prieto bigarren.
Eta gero, kaleko jokuenak banatu zituzten: Antonio Monje, Jesus Brillo, Jose Lopez eta Francisco Perez lau onenak gizonezkoetan; eta emakumezkoetan, Pilar Garcia, Mari Paz Lunaro, Lorentxa Oyarbide eta Tomasa Escarmena.
Festa bukatzeko, luntx eder batez gozatu zuten denek.