Paper ederra egin zuten Astigarragako txirrindulariek herriko IV. Txirrindagan lasterketan. Aimar Olasagastik laugarren amaitu zuen alebinen lasterketan. Aketza Boladok 9garren, Tasio Semperenak 11garren, Eneko Indok 27garren, Beñat Otaegik 30garren eta Unax Aranburuk 31garren amaitu zuten. Irungo Adur Tapiak irabazi zuen, beste behin, alebinen lasterketa hau.