Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak koordinatzen duen Oroimena Bizigune proiektua jarriko dute martxan maiatzean, eta bertan parte hartuko du Udalak. Proiektuaren barruan, 18 eta 23 urte bitarteko hiru neska eta hiru mutilekin egingo dituzte tailerrak datozen maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Izena emateko: 943 33 52 40 edo alkatetza@astigarraga.eus.