Udaberriarekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak lorez gainezka dira eta sasoi hau ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira Sagardoetxean. Antolatutako ekimenen artean, azpimarratzekoak dira udaberriko Sagardoetxeako bisitak eta larunbatean antolatu diren jarduerak Sagastiak Loretan 2017 ekimenean.
Garai honetan polinizazio prozesuaren inguruko azalpenak ematen dira museoan bertan, sagardoaren ekoizpenaren alderdi ezezagun bezain garrantsitsua dena, eta bisitariek sagarrondoek eskaintzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izaten dute, naturarekin kontaktuan.
Bisita gidatu hauetaz gain, larunbatean maiatzaren 6an jarduera ezberdinak ospatuko dira eta bi dira nabarmentzekoak.
Loreekin egindako bitxigintza tailerra 12:00etatik 13:30etara
Loreekin egindako bitxigintza tailerra antolatu da eguerdiko 12:00etatik 13:30etara. Eskumuturrekoak egiteko, sagastien loraldia ospatzeko edota loreekin apaingarriak egiteko familientzako tailerra ospatuko da Sagardoetxean Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik.
Jarduera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izen-emateak: info@sagardoetxea.com edo 943 55 05 75 telefono zenbakian.
17:00etan ‘Inaxiren istorioak’ ikuskizuna sagastian
Arratsalden erreleboa, 17:00etan, musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen Inaxiren istorioak ikuskizunak hartuko du Sagardoetxeako sagastian. Ikuskizun honetan Astigarragako hainbat talde kulturaletako haurrek parte hartuko dute: Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar E.O.E.ko dantzariak.
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Sagardoetxean eta arratsaldean zehar, 16:00etatik 19:30etara bitartean, Sagardoetxeako baratzako eta sagastiko lanak egingo dira familiekin, besteak beste: landaketak, belar txorrokoak, txorimaloak, txorientzako kaiolak...
Aurten, ospakizuna aste guztira zabalduko da eta Sagardoetxeako baratza lantzen lemapean, lan ezberdinak egingo dira.