‘Piano-jolea’ filma euskeraz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 4a, 02:00

Ikusi arte filmaz gozatu zuten ikusleek, aurreko ostegunean, Zinea euskaraz! saioen estrei­nal­dian, Dobera Euskara Elkar­tearen eskutik. Eta bigarrena, gaur bertan izango da, arra­tsal­deko 17:00etan hasita, Biterin: Piano-jolea (El pianista) film ezaguna jarriko dute; aurre­neko saioko ikusleek aukeratu zu­tena, proposatutako hamar pelikulen artean. Roman Po­lanskik zuzendutako filma da, eta bi ordu eta erdi inguruko irau­pena dauka.
Sarrera, borondatea
Bigarren saio honetan ere, sarrera doan izango da; bai­na nahi duenak, boron­datea ema­teko aukera izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!