Anarik berak jarri zion ‘Epilogoa’, irakurraldi ibiltariari!

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 3a, 02:00

Literatur zale talde batek antolatuta, irakurraldi ibiltaria egin zuten igandean, kanposantutik abiatuta. Epilogoa izenburua jarri zioten, Anariren disko horretan oinarritu baitzuten ibilbidea. Espero ez zutena zen, Anari bera azaltzea! Agur Jesusen Ama doinua jo zuen, eta Maialen Lujanbiok, bertso batzuk jarri zituen horren gainean. Asko izan ziren bertaratutako herritarrak, eta asko, baita ere, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia edota Leonard Cohenen testuak irakurtzera animatu zirenak, herriko autobus eta tren geltokietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!