10garrenez irabazi du liga, Esther Lopezek

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 3a, 02:00

Nekaezin jarraitzen du Esther Lopez hernaniarrak, 42 urte beteta, eta beste liga bat gehitu zion bere palmares izugarriari, joan den larunbatean: 10garrenez irabazi zuen Espai­niako Superliga. 
Naturhouse Ciudad de Lo­groño taldearekin nagusitu zen, finaleko aurreneko hiru partiduak irabazita Fígaro Pelu­queros Haris taldeari. Horre­kin, lau urtez jarraian irabazi du liga, talde errioxarrak.
Finaleko hirugarren partiduan, Tenerifeko taldearen pistan, 2-1 hasi ziren galtzen, baina buelta eman zioten, eta azkeneko bi setak irabazi zi­tuz­ten, txapeldun izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!