Bilera gaur, LGTBQI fobiaren kontrako astea prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 2a, 02:00

LGTBQI fobiaren kontrako egu­na izango da maiatzaren 17a, eta Hernanin ere ospatuko dute aurten. Hainbat herritar ari dira lanean, horren bueltan aldarrikapenez betetako astea antolatzen. Hori horrela, maiatzaren 15etik 20ra ekintza desberdinak izango dira Kon­trakantxa gaztetxean: tailerrak, zineforuma, mural margoketa, poteoa, festa... Eta manifestazioa ere egingo dute herrian zehar, maiatzaren 17an.

Bilera, Tilosetako kioskoan
Eta guztia prestatzeko, bilera irekia egingo dute gaur, Tilo­se­tako kioskoan, 20:00etan.
Azaltzeko deia luzatu diete herritar eta eragileei, ezinbestekoa ikusten baitute gaiarekin sentsibilizatuta daudenek parte hartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!