Beste urte batez, nazioarteko gastronomiaren bilgune bilakatuko du Plaza Berri, Amher elkarteak. Jaialdi gastronomikoa antolatu dute igande honetan, eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00etara bitarte, eta denetik egongo da aukeran, mundu osoko jakiak dastatu eta gozatzeko. Eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegira mugituko dute festa.
Aurreko edizioetan bezala, makina bat herrialdetako jaki eta edariak probatzeko aukera izango dute, bertaratzen diren herritarrek; zehazki, 23 herrialdetakoak.
Hego Amerika eta Ertamerikakoak izango dira gehienak, baina ez dira faltako afrikarrak, asiarrak eta europarrak ere.
Hego Amerikakoak eta Ertamerikakoak izango dira gehienak: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Kuba, Txile, Ekuador, Honduras, Nikaragua, Dominikar Errepublika... Baina ez dira faltako afrikarrak (Argelia, Mali, Marruekos, Sahara...), asiarrak (Mongolia, Pakistan...) eta europarrak (Irlanda, Katalunia, Errusia...). Euskal Herrikoak ere izango dira, noski!
Bourak, chamilla, pastaflora, chicharrita, guatita edota seffa bezalako jakiak probatu nahi dituenak, gerturatu besterik ez dauka.