Eskola jazarpenaren kontra, komikia opari

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 2a, 02:00

Komikien hilabetea izango da maiatza, eta bi zita berezi jarri ditu Gaueko komiki dendak. Gaur­koa izango da, aurreneko egun seinalatua: Eskola Jazar­pe­na­ren Kontrako Nazio­ar­te­ko Eguna da gaur, eta horrekin bat eginez, gaiarekin lotutako komiki bat oparituko die Gau­e­kok, maiatzean zehar dendara hurbiltzen diren guztiei: Los Vengadores: Acoso nunca más.

Doako Komikiaren Eguna, maiatzaren 13a
Eta bigarren zita berezia, ma­ia­tzaren 13koa izango da, Gaue­ko komiki dendan: Doako Komi­kia­ren Eguna ospatuko dute.
Estatu Batuetan, 2002 urte­tik ospatzen dute Free Comic Book Day, egun horretan; eta iniziatiba horri jarraituz, 2010 urtean jarri zuten martxan Doako Komikiaren Eguna, Eus­kal Herrian eta Espainian. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta guztira, 40.000 komiki oparituko dituzte, 100 bat komiki dendatan; tartean, Gauekon: egun horretan den­dan sartzen den edonori, ko­mi­­ki bat oparituko diote. 11 ko­mi­ki desberdinen artean aukeratu ahal izango dute, debalde etxe­ra eramateko.
Eta eguna ospatzeko, Catan mahai jo­la­saren txapelketa ofiziala ere jo­katuko da, ko­mi­ki dendan bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!