‘Piano-jolea’ filmarekin bigarren zita, euskerazko zineaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 2a, 02:00

Aurreko ostegunean jarri zi­tu­en martxan Zinea euskaraz! saioak, Dobera Euskara Elkar­teak. 50 bat lagun elkartu ziren estreinakoan, Ikusi arte filmaz gozatzeko. Eta beraiek aukera­tu­ta, Piano-jolea (El Pianista) pelikula ezaguna jarriko dute etzi, ostegunean, arratsaldeko 17:00etan hasita. Bigarren hau ere, debalde izango da.
Ro­man Polanskik zuzen­du­tako filma da, eta bi ordu eta erdiko iraupena dauka. Piano-jole ju­du­tar bat da prota­go­nis­ta; Var­so­vian bizi da, 1939an Alemaniak hiria hartzen due­ne­an, baina deportazioa saihes­­tea lortuko du. Hala ere, ezku­tuan eta arriskuz beteta bizi beharko du denbora luzez...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!