Asteburu borobila, palista hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 1a, 02:00

Ezin hobeto borobildu, asteburua. Palista hernaniarrek irabazi beharreko guztia irabazi dute, GRAVNIan, eta bestelako txapelketetan. Guztira, lau txapela ekarri dituzte.

GRAVNIan, hiru txapela
Hiru txapela GRAVNI txapelketan lor­tu dituzte. 
Maider Huizi eta Amaia Araiztegik 30-22 irabazi dute trinketean, 22 urtez azpikoan, Iparralderen kontra. Fron­to­ian, nagusietan, berriz, Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabalek 30-28 irabazi dute Arabaren kontra, ederki kostata, 90 minutuko lehian. Eta paleta goman, 22 urtez az­pikoan, Realean aritzen diren bi hernaniarrek, Mikel Man­terolak eta Ander Arandiak 25 eta 18 irabazi diote Bizkaiari.

Baita Oiartzungo Txapela ere
Bestalde, Endika Ramos eta Aiheko Zubimendik 25-19 irabazi dute, Oiartzungo Txapel­ke­tako aurreneko mailan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!