Sagasti eta kupeletan barrena, bisita

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 30a, 02:00

Maiatzaren 14rako ekitaldi berezia prestatu du Iparragirre Sagar­do­te­giak. Goizeko 11:30etan hasita, Jakoba Errekondoren eskutik sa­gas­tian zehar bisita gidatua egin ahal izango da, eta Arantza Eguz­kitzak sagardoaren eta Iparragirreren historia kontatuko ditu, sagardotegian bertan ere bisita gidatua eginez. Bukatzeko, bazkaltzeko aukera izango da, helduek 32,5 eurotan, eta haurrek, 12 eurotan. Erreserbak egin daitezke 943 33 73 70an edo info@iparragirre.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!