Eternal Running lasterketak izango dira Hernanin bi aste barru, eta izenemateak irekita daude eternalrunninginvencible.com helbidean, edo Hernaniko Denontzat Invencible gimnasioan. Maiatzaren 12an, 25 oztopotako sprint lasterketa (1km) eta gauekoa (5km) egingo dira; 13an, Supersprint Denontzat Invencible lasterketa, umeena (1km) eta bikote mixtoena; eta hilaren 14an, 80 oztopo eta 10km-tako lasterketa.