Otaegi eta Ion azpeitiarrek txapela, Astigarragako Petritegirentzat

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 30a, 02:00

Ikusleek gozatu egin zuten atzo Galarretan, Sagardoaren Txapelketako finalean; Otaegi eta Ion azpeitiarrak, Petri­te­gi­ren izenean, Larre Gainen izene­an ari ziren Urriza eta Azpirozen kontra.
Urdinak ez ziren faborito, eta zaleen arteko apustuak gorrien, Urriza-Azpirozen al­de­­koak ziren, markagailuan 0 eta 7 atzetik hasita ere.
Petritegiren aldekoek agindu zuten ia partidu osoan zehar, 37 eta 40 irabazi arte.

Apustuek gorrien alde segitzen zuten, galtzen hasita ere.

Otaegik, dizdira berezia
Irabazi bakarrik ez. Urdinek ikaragarrizko erakustaldia egin zuten; bereziki, Otaegi aurrelariak. Guztira 26 tanto egin zituen, Urrizak, egungo onenak berak baino gehiago.
Bikain hasi ziren azpeitiarrak, eta Urrizak jokoaren maila igota, gorriak 7-9 eta 8-10 gerturatu ziren, baina Ion eta Otaegik 10 tantoko tartea atera zieten  gero, gorrie, 12-22. Bazirudien partidua berehala eta bide argienetik bukatuko zela, baina Urriza kantxan dagoenean, ezin horrelakorik esan. Urriza eta Azpiroz, kostata, baina urdinei gertura­tzen hasi ziren, 28-30 aurrena, eta 34-33 aurretik jarrita, gero.
Baina Otaegi berpiztu egin zen berriro, eta kolpe bikainekin, txapela lortu zuten urdinek, Petritegirentzako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!