Ohitura zaharrak berritzea, etorkizunaren iturri

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 30a, 02:00

Beste modu batera, baina gaur egun ere, egiten da Atsolorra Ereñotzun, jaiotako umeei on­gietorria egiteko. Haur hauek dira Ereñotzuko etorkizuna, eta denen artean zaintzeko ardura hartzen dute bertakoek, nolabait, Atsolorrarekin.
Gaurkoan, 2016an jaiotako sei umeei egingo diete ongie­to­rria, 17:30etan Auzo Etxean ha­siko den festarekin.
Aurrena, abesti ezagunak kan­tatuko dituzte, Idoia Arriola eta Kistiñe So­lanoren txalapar­ta hotsak la­gun­duta. Segidan, Bizimodua Auzolanian bideoa proiekta­tu­ko dute. Eta buka­tze­ko, merien­da ederra izango da, gixatu eta arroz esnearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!