Bi abesbatza gaur, elkarrekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

Jubilatu Etxearen 10garren urteurrenaren barruan anto­la­tutako ekintzen bueltan, beste kontzertu bat prestatu du Goiz Eguzki abesbatzak,  gaurko.
Oraingoan, Goiz Eguzkik Ber­­garako San Joxepeko abes­batza izango du lagun; honek, 25 urte betetzen ditu. Goiz Eguzkin kantatuko dute; 19:00e­tan.

Doinu ezagunak
Kontzertuari hasiera San Jo­xe­peko abesbatzak emango dio. Zazpi kantu abestuko dituzte; guz­tiak, ezagunak: Txoria Txo­ri, Munduko bideak, La Bella Lola, Erribera, Sagarraren, Ilunaba­rra eta Kantuz. 
Segidan beste zazpi kan­tu­re­kin jarraituko du Goiz Eguz­kik: Maite, A ti, Itsasoa, Alma Llanera, Angelitos Negros, Mira que eres linda eta Azken Dantza.
Eta denek elkarrekin buka­tuko dute, Euskal Herriko eta Agur Jaunak abestuta.

Festa eguna, astelehena
Bestalde, Maiatzaren 1a jai egu­na izango dute Goiz Eguzkin. Goi­zeko 11:00etan, Kaleko jo­la­sen eta karta jokuen txa­pel­ke­tetako sariak banatuko dituzte. Era berean, bazkideek egindako eskulanen era­kus­ke­ta ikusi ahal izango da, eta bu­katzeko, luntxa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!