Gasteizera, presoen egoera salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

Hernaniko Sarek mosaikoa egiteko deia zabaldu zien herritarrei ostegunean, «Oier Gomez eta larriki gai­xo dauden beste presoen egoera (gurean Gari eta Ibon) salatzeko eta el­kar­tasuna adie­razteko». Gai­ne­ratu zuen «gaixorik dauden pre­so guztien egoera konpontzeko mu­garri» izan behar duela Go­me­zen kasuak, eta horregatik, maia­tzaren 6an Gastei­zen egingo den manifestaziora joateko deia egin du. Autobusak jarriko dira, eta Hernanin txartelak salgai daude, Garin, Txili eta Kitton.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!