Tratamendua martxan, ezpelari eragiten dion har izurritearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 28a, 02:00

Ezpel silbestreei nahiz landatutakoei eragiten die Cyda­li­ma perspectalis tximeletaren arrak. Jatorriz asiarra da, bai­na 2007an iritsi zen Europara, eta 2014an iberiar penintsulara.
Hernanin lehengo urtean sumatu zituzten aurreneko aztarnak, baina «aurten ikaragarrizko indarrarekin na­barmentzen» ari dela jakinarazi du Udalak; adibidez, Politena parkean.
Udal lorezaintza zerbitzua hasi da ar honen kontrako tratamendua aplikatzen.

Ezpelak dauzkaten
herritarrei, gomendioa

Era berean, Udalak azpimarratu du ez kezkatzeko; «larbak ez di­ra arriskutsuak, ez pertso­nen­tzat ez animalien­tzat». Bai­na ezpelari gogor eragiten dio. «Defoliazio la­rriak eragiten dizkie, fotosintesia mugatzeraino, eta kor­texera iritsiz gero, heriotza ere eragin dezakete».
Horregatik, beren lurretan ezpela duten herritarrei go­mendatu die Bacillus thuringiensis kurstaki intsektizida biologikoa aplikatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!