Uztailean, ‘Trabuko’ antzezlana berreskuratuko dute Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

Duela 25 urte antzeztu zuten obra, Trabuko, be­rreskuratuko dute Goi­zu­­etako herritarrek. Uztai­laren 1ean eskainiko dute bertsio berritua, «optika berriarekin eta lengoaia eszeniko garaikidearekin», aurreratu dute.
Nafarroako Gober­nu­a­ren Landarte programa­ren barruan dago ekime­na, eta hori prestatzeko, Goizuetan bada... tailerra eginen dute (izen hori iza­nen du antzezlan berrituak), Olatz Beobi­deren eskutik. Dagoeneko egin dute aurreneko bilera, joan den asteazkenean, talde lanak osatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!