Etxean jokatuko du Mundarrok gaur, Erregional Preferenteen mailan, eta partidu garrantzitsua izango da, 16:00etan Zarkumendegin jokatuko dutena, Mariñoren kontra. Irabaziz gero, salbazioa lortuko du talde astigartarrak. Izan ere, hiru partidu falta direnean, sei puntuko aldea dauka 14garren eta 15garren sailkatuekin (Roteta eta Dunboa Eguzki); eta elkarren kontra jokatzen dute haiek gaur, 16:00etan Irunen.