Aimar Olasagastik eta Jaime Romerok, erorketa gogorrak

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

Erorketak izan ziren protagonista, beste asteburu batez, Astigarragako txirrindularien artean. Lurrean bukatu zuten lasterketa, Aimar Olasagastik Usurbilen, eta Jaime Romerok Altsasun.

Aketza Bolado 6garren, Usurbilgo lasterketan
Asteburuko emaitzarik onena, Aketza Boladok lortu zuen, Usurbilgo lasterketan. Larun­ba­tean zeukaten proba  alebin eta infantilek, eta 85 txirrindularik hartu zuten parte; ho­rietako 33 alebi­nak, eta tartean, lau astigartar. Bolado izan zen helmugan au­rrenekoa, eta atzetik sartu zi­ren Tasio Sem­pe­­rena, 12ga­rren, eta Unax Aran­buru, 28ga­rren. Lasterketa bu­ruan zijoan Ola­sa­gasti, aurreneko aldiz helmugatik pasa­tzean erori zenean. Erretiratu behar izan zuen, bai­na ez dau­ka lesiorik, zauriak bakarrik; eta beraz, gaur Asti­garragako Txirrindagan lasterketan parte hartuko du, arazorik gabe.

Romero, lasterketetatik kanpo lau-sei aste
Eta erori egin zen Romero ere, Altsasun; baina berak ez zuen zorte bera izan: haustura bat dauka, eta lasterketatik kanpo egon beharko du lau eta sei aste bitarte, errekuperatzeko.
Burunda Saria zegoen jokoan Altsasun, Gaztetxoak Tor­ne­orako puntuagarria. Eta laster­keta bikaina egin ondoren, Al­ta­­mirako portua jaisten, erori egin zen astigartarra, helmugarako 10 kilometro besterik ez zirenean falta.
Momentu horretan, lasterketa buruan sartu nahian ze­bi­len Romero. Hamar bat laguneko taldea osatu zen aurrean, tropeletik ihes eginda, eta talde horri segika zijoan astigartarra, jaitsierako azkeneko kurban, errepidetik atera eta erorketa gogor bat izan zuenean. Minez geratu zen, eta ospitalera eraman zuten berehala. 
Medikuen probek konfirmatu zuten, haustura bat daukala, eta atsedena behar duela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!