Adostasuna lortuta, greba bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

Grebarako deia egin zuten Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako langileek aurreko asteazkenean, eta datorren asteazken eta ostegunerako, baina Udalak jakinarazi du adostasunera iritsi direla, eta beraz, greba bertan behera utzi dutela. Horrela bada, datorren asteazken eta ostegunean, maiatzaren 3 eta 4an alegia, bere horretan emango dira musika eskolako saioak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!