Gaur ospatuko du bere festa haundia, Nafarroako Haur Kantari Jaialdiak. Tafallan eginen dute jaialdi nagusia, arratsaldeko 18:00etan hasita kulturgune berrian, aurtengo edizioa bukatzeko.
Bertan izanen dira, Nafarroa osoko artistak. Eta taulara igoko dira baita ere, horien artean, Aranoko taldea, eta Goizuetako gaztetxoena, 8-12 urte bitartekoena.