Entrenamendu irekiak, Ibarluzen

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 1a, 02:00

Batel Liga eta txapelketak bukatu direnez, Hernaniko arraun elkarteko haur eta kadete mailetako neska-mutilak elkarrekin entrenatzen hasi dira. Asteazken eta ostiraletan, 17:00etan elkartzen dira klubean, Ibarluzen, eta zita hauek aprobetxatu nahi ditu klubak, 11 eta 16 urte bitarteko gazteak arrauna probatzera animatzeko. Horrela, nahi duenak egun horietan azaldu besterik ez du, hasteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!