Lan txukuna, Trainerilla Liga hasieran

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 1a, 02:00

Gipuzkoako Trainerilla Ligari hasiera eman diote arraunlari hernaniarrek. Larunbatean, Loiolan, mutil jubenilek hirugarren egin zuten, 14:59,18 denborarekin, eta neska absolutuek zortzigarren, 17:09,82koarekin. Atzo, Zarautzen izan ziren mutil jubenilak, eta bosgarrenak izan ziren, 16:53,74 eginda. Neskek, berriz, Zumaian jokatu zuten, San Telmo Saria. Arerio gogorrak izan zituzten, eta lan ederra egin zuten hernaniarrek, laugarren izan baziren ere, 12:02ko denborarekin. Zumaia hirugarren izan zen segundu bakarreko aldea aterata; Orio bigarren (11:45) eta San Juan txapeldun (11:35). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!