Iaz jaiotako sei haurrei, ongietorria

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

Garai bateko ohitura berreskuratuz, 2012an egin zuten atsolo­rra Ereñotzun, auzotarren arteko elkartasuna eta auzolana bul­tza­tzeko asmoz; eta ordutik ez du­te hutsik egin. Igande honetan egingo diete ongietorri festa, iaz jaiotako sei haur ereñotzuarrei. Auzo Etxean izango da, areto na­gusian, arratsaldeko 17:30etan.
Atsolorra izaten zen, auzoan haur bat jaiotakoan, amari eta jaio berriari egiten zitzaien bisita, bilera, merienda, ospakizuna... Berreskuratu dutenetik, hala ere, gaurko garaietara egokitu, eta udaberriro ospatzen dute, aurreko urtean jaiotako haur guztien atsolorra, egun berean. Sei urte hauetan, 45 bat haurren atsolorra egin dute: «auzoaren­tzat, haur hauek etorkizuna eta auzoaren biziberritzearen adierazgarri dira. Denon artean zaintzeko ardura hartzen da, nolabait, garai batean egiten zen bezala. Gainera, azken urteotan auzora etorri diren familiei harrera egiteko ere balio du».

Musika saioa, bideoa, eta merendola denentzat
Haurrei ongietorri beroa emateko, abesti ezagunak kantatuko dituzte denek, txalaparta hotsen artean, Idoia Arriola eta Kristiñe Sola­no­ren laguntzarekin. Gero, Bizimodua Auzolanian proiektuko bideoa jarriko dute, auzoko ema­kumeen testigantzak jaso­tzen dituena. Eta bukatzeko, me­ri­en­da ederra egingo dute, ohiturazko gisatuarekin eta arroz esnearekin, eta auzotarrek prestatutako jakiekin.
Hori bai, atsolorrera agertzeko asmoa dutenei, eskatu diete aurrez abisatzea: 943 55 10 00 edo 699 480 007. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!