Bihar, 11:00etan, Hernaniko frontoian, Berria Txapelketaren 4garren kanporaketa jokatuko da, Buruzgain Ultzamako taldea eta Olgetan orozkoarra izango dira protagonistak: Torres-Arce/Yuste-Muguruza; Diez de Ulzurrun-Gaskue/Iriondo-Beaskoetxea; Otxandorena-Sarasa/ Urretxu-Pagazaurtundua. Aldez aurretik ikusita talde naparra aterako da faborito, kadete hobeak dauzkate bizkaitarrek, baina jubenil eta nagusitan Buruzgain gehiago da.