Hernani Hirugarren mailara igotzeko borrokan dabil. Bigarren dago Anaitasunarengandik puntu bakarrera, Ohorezko Erregional mailako, sailkapenean bost jardunaldi faltan. Beraz azken bost finaletan sartuta dabiltza eta lehen final hori Ordizian jokatuko du gaur, 16:00etan, bertako taldearen aurka. Talde sendoa da goierritarra eta garaipena zaila izango da. Anaitasunak ere irteera zaila du Errenterian Touringen aurka.