Alebin eta infantilak, gaur Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

Hernaniko alebin eta infantil mailako txirrindulariak errepideko lasterketa dute, gaur 16:30etan, Astigarragan. Herrigunean zehar ibiliko dira, eta irteteko hitzordua 15:30etan jarri dute Transpakarretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!