Bost hernaniar Gravni, finaletan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

GRAVNI txapelketa denboraldiko inportanteena da txapelketa ofizialetan eta asteburu honetan jokatuko dira final guztiak. Gasteizen izango dira guztira 50 final modalitate desberdinetan, eta lau finaletan Hernaniko bost pelotari ariko dira Gipuzkoako selekzioarekin.
Gaur 17:00etan, Ogetan, nagusien mailako finala jokatuko da eskuz binaka, eta bertan, Ioritz Arrietak jokatuko du. Arrietak eta Ibai Arratibel Ataungo pelotariak Gipuzkoa ordezkatuko dute Nafarroaren kontra. Bikote naparra Yoldi-Peñasek osatuko dute eta oso partidu gogorra eta berdindua espero da.
Bihar, 10:00etan, Astrono­mos trinketean, eskuz binaka jubenil mailaren finala jokatuko da eta bertan Endika Arizmendik jokatuko du. Arizmendi eta Cuevas Azkoitiko pilotariak Gipuzkoa ordezkatuko dute Iparral­de­aren aurka. Iparraldeko bikotea Biscouby-Gurruchagak osatuko dute eta berak izango dira faborito, asko jokatu beharko dute gipuzkoarrek ira­bazteko.

Palan bikote hernaniar batek ordezkatzen du Gipuzkoa trinketean
Palan ere badira hernaniar ordezkariak. Gaur, 10:30etan, Astronomos trinketean, Arra­iz­­tegi eta Huizi neska hernaniarrek Gipuzkoa ordezkatuko dute Iparraldearen aurka, 22 urtez azpiko mailan.
Bihar Irazustabarrenak hartuko du erreleboa, 10:00­etan, Ogeta frontoian. Mendi­za­balekin batera Arabarrak izango dituzte aurkari neska nagusien finalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!