Txotx denboraldiari begira antolatzen diren ekintzen artean azkenekoa egingo da bihar: Sagar Martxa. Parte hartu nahi duenak nahikoa du 09:30etarako Plazan egotea. Mendiriz Mendik gidatuta, mendi buelta egingo da, eta 11:30ak inguruan Akarregi sagardotegian gosaltzeko aukera izango da. Jakia nork berea eraman behar du.