Urumea Berriko sei etxebizitza eskuratzea, aho batez onartuta

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

Hilero bezala, asteazkenean bil­du zen Astigarragako Uda­le­ko Ple­noa ohiko deialdian, eta ber­­tan landu zituzten gai-or­de­nak zehazten zituen bederatzi gaiak, eta batzarraren au­­rretik onartutako beste bat. 
Azken hori izan zen, hain zuzen, Oier Gomezen egoerari buruz EH Bilduk proposatutako adierazpen instituzionalerako testua. Aho batez onartu zuten gai-ordenean sartzea, bederatzigarren puntu gisa, baina Zorione Etxezarraga al­kateak adierazi zuenez, «mo­zio gisa bozkatzeko».
Horren ondoren, aurreko Plenoko akta bozkatzeari ekin zioten; eragozpenik gabe, eta aho batez onartu zuten.

Zarkumendegiko zabalpenaren puntua, berriz ere, atzeratuta
Aurreko Plenoan bozkaketa atze­­ratuta, asteazkenean zi­ren bozkatzekoak Zarkumen­de­­giko Zabalpenaren inguruko aldaketa. Baina, berriro ere, atze­ratu egin zuten, «ge­hi­en­gorik ez dagoelako», azaldu zu­en Etxezarraga alkateak.
Andoni Gartzia EH Bilduko bozeramaileak argi hitz egin zuen: «guk 11 alegazio egin diz­­ki­o­gu proiektuari, baina batez ere bat, aisialdi gune bat planifikatzearena, garrantzi­tsua iruditzen zaigu. Hori onar­­tuko balitz, alde bozkatuko genuke».

Gerakinari buruz, eztabaida
Laugarren eta bosgarren puntuak kontu-hartzailearen be­rri emateei zegozkien: aurrenekoa, 2016ko likidazioaren in­gu­ruko datuak ematen di­tu­e­na; eta bigarrena, Udala­ren fi­­­nantziazioaren berri ema­­ten duena.
Likidazioaren arabera, be­raz, Udalak 2.860.154,31 euro­ko gerakina izan zuen 2016an. Eta zifra horren harira sortu zen eztabaida, hain zuzen, An­doni Gar­tziak aurreko Plenoan onar­tutako kontu-hartzailearen ohar bati erreferentzia egin zio­nean: «aurreko Ple­no­an har­­tu­tako erabakiaren arabera, diru ho­ri ezin da erabili». Eta ja­rraian, galdera luzatu zion udal gobernuari: «noiz erabili ahal izango da gerakin hori?».
Alkateak eta Jon Arregi ogasun zinegotziak erantzun zioten, haur eskola, DBH, kultur etxea eta Zarkumendegiren berrurbanizazioaren proiektu­en txostenak eta kopuruak ja­kin behar direla horretarako. Eta Etxezarragak zehaztu zuen: «gauza batzuk ez daude gure esku, eta agian, aurreko Ple­no­an hartutako erabakia aldatu egin behar da, asko atzeratzen bada».

Bost puntu, aho batez onartuta
Beste gai batzuk, ordea, aho batez onartu zituen apirileko Plenoak. Horiek izan ziren: berdintasun saileko arlo arteko lantalde teknikoa sortzea; Goi­ko­etxe eta Bortoene baserrien inguruko herri-bidearen eta landalurreko 9garren partzelaren inguruko ikerketa-espedienteen ebazpenak; eta 6 etxebizitza eta 450 m2ko lokalaren titulartasuna eskuratzea.
Azken horren inguruan, Gartziak adierazi zuen sentsazio gazi-gozoa zutela: «pozez gaude etxebizitza hauek eskuratu direlako, baina triste, Udalak ez duelako ezer egin gehiago eskuratzeko».
Udal gobernuak, bere aldetik, azaldu du: «Kontxa Etxebe­rria plazako 6 etxebizitza jasoko ditu Udalak eta babes ofizialekoak izango dira». Horretara­ko oinarriak prestatzen ari di­re­la jakinarazi dute, eta aurten egingo dela zozketa.
Aho batez onartu zen, baita ere, Oier Gomezen inguruko mo­zioa: «gogoeta politikoarekin bat etorri edo ez, mozioarekin bat gatoz», onartu zuen Etxezarragak.

Kontu-hartzaileari  agurra, bukaeran
Hainbat gaiei buruz gal­de­­tu zu­en Andoni Gartziak: Ha­­­rre­­ra Pla­naren jar­du­nal­di­ari, Ha­ur Es­kolari, edota edukiontzi sis­te­ma­ren in­plan­­ta­zi­oari bu­ruz.
Bukatzeko, kontu-hartzaile­a­ren azkeneko Plenoa zenez, agur­­tu zuten hiru bozeramaileek: «Udalari egin diozun ekar­penagatik, eskerrik asko!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!