Iruñeako erraldoi eta kilikiak bisitan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 29a, 02:00

Astigarragako Txistulari taldeak antolatuta, festa giroa izango da gaur nagusi, herriko kaleetan barrena. Izan ere, beste urte batez Iruñeako Alde Zaharreko erraldoi eta kilikien bisita izango du herriak. 
Eguer­diko 12:30etan Foru Pla­­zatik abiatuko dira, beraz, bertako txistulariak, lau erraldoi eta lau kiliki, eta baita Iruñeatik etorritako dultzainero talde bat ere; denek girotuko dituzte kaleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!