Hasiera eman zaio dagoeneko, Hernani Erabaki 2018 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuako aurreneko faseari; proposamenak biltzeari, hain zuzen. Nork bere proposamenak egin ditzake internet bidez (erabaki.hernani.eus) edo postontzietan utzita, eta baita bileretan ere. Gaur, 19:00etan udaletxean jarri da zita.