Errefuxiatuentzako Belgradoko sukaldeari 1.000 euro, Orain Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 28a, 02:00

Orain Hernanik 1.000 euroko diru-laguntza eman dio Pasa­portes para Siria elkarteari, eta honek BelgrAID GKEari (ONG) bideratu dio.
Belgradon, errefuxiatuen artean egunero 2.000 otordu bero eta arropak banatzen dituen egitasmoa da hau.

«Errefuxiatuen krisia
desagertzen ari da,
albistegietan»

Orain Hernanik azaldu du «guztion betebeharra» dela, «errefuxiatuen gaiaren inguruan beste aldera ez begira­tzea; krisia desagertzen ari baita albistegietan, baina gero eta egoera larriagoa daukate gerratik ihes egin duten milaka lagunek, eta Europak bizkarra eman die. He­rri­tarrak gara egoerari aurre egiten saiatzen ari garenak».
Lehenago ere eman du laguntza Orain Hernanik, Atenasko City Plazarako, eta orain, Serbiara bideratu du.
Itziar Villalba hernaniarra Pasaportes para Sirian aritzen da laguntzen, eta «boluntarioek martxan jarritako pro­iek­tua» dela azaldu du. Alma­zena egokitu eta sukaldea jartzeak 20.000 euroko inber­tsioa behar izan du, eta janaritan, egunero, 1.000 euro behar izaten dira.

Ipuina edota laguntzak, errefuxiatuentzat
Horrela nahi duten hernaniarrek ere badaukate aukera, Pa­sa­portes para Siria elkartea la­gundu eta Atenaseko City Plaza eta BelgrAID egitasmoetako errefuxiatuei diru bidal­tzeko.
Batetik, zuzenean dirua sar­tu daiteke kontu korronte ho­ne­tan: ES23 3035 0332 25 3320011365. Bestetik, Zorione­koa naiz (Tengo mucha suerte) ipuina erosi daiteke www.pa­sa­por­tesparasiria.es webgunean; ge­rraren ondorioz guztia galdu dutenen inguruko istorioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!