Kontrakantxa Gaztetxean musika izango da nagusi asteburuan. Gaur, bertso afaria egingo da, eta bihar, kontzertuak izango dira.
Muñoa eta Lizarralde, bertsotan
Gaurko bertso-afaria 21:15etan hasiko da, eta txartelak salgai daude 12 euroan, Garin, Aker eta Goiz Argi tabernetan. Lizarralde eta Muñoa ariko dira bertsotan.
Kontzertuak, bihar
Bestalde, bihar 22:00etan jarri da zita, gaztetxean, hiru talderen kontzertuekin gozatzeko, Molotoff irratiak antolatuta: Beneath the Surface, Glory Howl eta Aker Odol.