Amuarrain Arrantza Txapelketaren 47garren edizioa antolatu du Txantxangorri elkarteak maiatzaren 7rako, eta izenematea irekita dago, elkarteko iragarkien tablan. Nahi duten arrantzale hernaniar guztiek hartu ahal izango dute parte. Txapelketa egunean 08:30etan Txantxangorrin jarri dute hitzordua, eta Urumean egingo dute arrantza, 09:00etatik 13:00etarako tartean.