Kultura Batzordea bilduko da gaur, 18:00etan udaletxeko laugarren pisuko aurreneko bilera gelan. Besteak beste, hitz egingo dute San Joan jaietako kartel lehiaketaren, egitarauaren eta aurrekontuaren inguruan, hainbat diru-laguntzaren inguruan, kulturaren inguruko hausnarketarako parte-hartze prozesuaz eta Biterin ekoizpen-koordinatzaile, aholkularitza eta arreta zerbitzua kontratatzearen inguruan.