Lan Eskubideen Gidaren berri gaur, Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 27a, 02:00

Maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna dela-eta, bi deialdiren berri eman du Hernaniko Ernaik, gaurko eta biharko.
Hasteko, gaur arratsal­de­ko 19:00etan Kontrakantxa Gaztetxean jarri du zita, Lan Eskubideen Gida aurkezteko. Ernairekin batean ariko da LAB sindikatua ere.

Sindikatuek asanbalda, bihar
Bestalde, biharkoa Lan Osa­sun eta Segurtasunaren egu­na izan­go da, eta horren harira, asan­blada deitu dute sindi­ka­tu­ek bat eginik, 18:30e­tan pla­zan. Prekarie­tatea izango da gai nagusia; «lan munduaren gaixo­tasu­na». Bertan izango dira ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuak.
Azkenik, Maiatzaren 1a, Lan­­gileen Nazioarteko Eguna be­ra, «langileen eskubideen de­­fen­tsan, gazteok borrokara» gehi­tzeko dei egin du Ernaik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!