«Herriaren garapenerako oztopoa da EAJ»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Inbertsio falta eta Astigarra­ga­ren garapenerako pausorik ez ematea leporatu dizkio EAJri, Astigarragako EH Bilduk: «EAJ oztopoa da, herriaren garapenerako. 2017ko aurrekontuan dauden inbertsioen %8a ere ez du garatu orain arte».
EH Bilduk gogora ekarri du, ia bi milioi euro dauzkala Uda­lak aurreztuta eta erabilgarri, kontu-hartzaileak martxoan azaldu bezala: «kopurua hori izango zela aurreikusita, guk egitasmo bat aurkeztu genuen mozio modura, herriak behar dituen hainbat ekimen estrategiko biltzen dituena».
Azaldu du, guztien kostu to­tala, aurrezkiaren erdia baino gutxiagokoa zela: Haurreskola berria Urumea Berrin jartzeko dirua gorde (600.000 euro), ki­rol­degiko lanak bukatzeko diru gehiago bideratu (100.000 euro), Anuskako hiritartze lanetarako partida haunditu (50.000)... Guztira 950.000 euro, «herriak aurrera egin ahal izateko pro­iektu estrategiko eta ezinbestekoak gauzatzeko. Baina EAJk horiek bideratzearen kontra bozkatu zuen Plenoan. Eta gai­nera, Udalak aurreztutako diru erabilgarri hori erabiltzeko de­bekua onartu zuen. Dena den, ziur gaude EAJk ez daukala garbi zer onartu zuen, eta az­kenean erabaki hori zuzendu beharko duela. Bestela, hainbat konpromiso kinka larrian geratu daitezke; musika eskola adibidez, eta EH Bilduk ez du hori inola ere onartuko», nabarmendu du.

«Badirudi EAJk berak onartzen duela, arazo larriak dituela bere inbertsioak bideratzeko»
Horregatik, EH Bilduk dio ez dakiela «zer den larriagoa: aurreztutako dirua erabiltzeko debekua onartu izana, edo udal gobernua egotea, zer onartu eta erabakitzen ez dakitenen esku».
Eta gaineratu du: «hala ere, badirudi EAJk berak onartzen duela, arazo larriak dituela, be­raiek proposatutako inbertsio­ak bideratzeko; eta legealdia hasi eta bi urtera, inbertsio plan bat aurkeztuko omen dute. Normalean, legealdi ha­sieran onartzen dira, lau urteko plangintza bideratzeko; baina EAJk legealdi erdian aurkeztuko omen du. Inber­tsi­o­ak egiteko unea denean, EAJ inbertsioak planifikatzen hasi da. Eta 2017aren erdira iritsi garenean, urteko aurrekontu­an dauden inbertsioen %8a ere ez du garatu», kritikatu du.
Eta Anuskarena jarri du adibide bezala: «Anuskako la­nekin jarraituko duela esatea, bi urtetan ezer egin ez duenean, adarra jotzea da».
EH Bilduk uste du, inbertsio planaren ekimena dela «EAJ erakusten ari den irudia ma­ki­­llatzeko operazioa». Baina adie­razi du Astigarragaren garapenari «ateak irekitzeko aukera zintzoak» eskaintzen baditu, EH Bilduk »prestutasun osoa» izango duela, «inbertsio-plan hori aztertu eta ekarpenak egi­teko», aurreratu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!