Mosaikoa Zinkoenean, Gomezen alde

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 27a, 02:00

Hernaniko Sarek arratsal­de­ko 19:00etan Zinkoeneako iturrian egin­go den mosai­koan parte har­tzeko deia egin die he­rri­tarrei, «Oier Gomez eta larriki gaixo dauden beste presoen egoera (gurean Gari eta Ibon) salatzeko eta el­kar­tasuna adie­razteko».
Sarek uste du «Oierren kasuak mugarri izan behar duela, gaixorik dauden preso guztien egoera konpontzeko», eta horregatik, laguntza es­katu die herritarrei.

Maiatzean, Gasteizko manifestaziora
Era berean, gaurko mo­sai­ko­an parte hartzeko deia egiteaz gain, maiatzaren 6an Sare He­rritarrak manifes­ta­zi­o oro­korra deitu du Gas­tei­zen, «la­rriki gaixorik dauden presoen eskubideen alde», eta bertara joateko autobusak jarriko di­rela jakinarazi du.
Hernanin bihartik aurrera jarriko di­tuzte autobuserako txartelak salgai, Garin, Txili eta Kitto tabernetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!