Zinea euskaraz! saioetan aurrenekoa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 27a, 02:00

Ikus-entzuleak euskerazko zinearekin gozatzera animatu nahi ditu Dobera Euskara Elkarteak, eta horrela sortu du Zinea euskaraz! egitasmoa.
Hiru ostegunetan segidan, pelikula bana jarriko du Bite­rin, doan; hala ere, gastuekin laguntzeko borondatea ema­teko aukera izango da.
Gaurkoa izango da hiru saiotean aurrenekoa, eta Ikusi arte (Hasta la vista) pelikula jarriko da, 17:00etan Biterin.

Umorea, sexua eta alkohola
Gaurko pelikulan 20 urteko hiru mutilen istorioa kon­ta­tzen du Geoffrey Enthoven zuzendariak. Hiru prote­go­nis­tek bidaia bat antolatuko dute Espainiara, bodegaren batera, ardoa gustokoa dutela aitza­kia hartuta.
Baina ardoa bezainbeste, edo gehiago gustatzen zaizkie emakumeak, eta bidaia egi­teko benetako arrazoia izango da birjintasuna galtzea.
Gazte bakoitzak desgai­ta­sun bana dauka; itsua da bat, bes­teak ez du inongo mugi­kor­tasunik eta hirugarrena gurpil-aulki batean mugitzen da. Horrela, umoretik joko diote istorioari.

Hurrengo saioa, ikus-entzuleen aukera
Hurrengo pelikula, gaur zortzi jarriko da, eta gaur­ko ikus-entzuleek aukeratuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!