«Kontsumo arduratsua denon ardura da»

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 28a, 02:00

Gaur dagoeneko ikusi dai­tez­ke alkoholaren kontsumo ar­du­ra­tsuaren inguruko kanpai­na­ren kartelak, institutuan, Gaz­te­le­ku­an, Kale Hezitzaileen loka­le­tan, edota mi­ni­puntuetan.
Atzo aurkeztu zuten kan­pai­na, Luis Intxauspe alkateak eta Xabier Lertxundi, zinegotzi eta Gizarte Zerbitzuetako le­hen­­da­kariak. «Kontsumo ar­du­­­ra­tsua denon ardura da», az­­­pi­marratu zuen alkateak, baina «gazte eta adingabeek ge­ro eta gehiago kontsu­mi­tzen dute», eta horregatik jarri dute fokoa haiengan. «Helbu­rua hernaniar guztien ongi­zatea bermatzea da, eta are gehiago gazteena».

Informazioa eta ekintza zuzenak, elkarlanean
Kanpaina hau Menpekotasun To­kiko Planaren barruan ko­ka­tzen dela argitu zuten. «Ho­rren barruan urteak dira pre­ben­tzio kanpainak egiten di­rela Gaz­te­lekuko hezi­tzai­le­en edo Kale Hezitzaileen bi­tar­tez, Guraso Eskoletan... Hau bes­te bat da».
Oraingoan, kartelak jar­tze­az gain, informazio txartelak ere banatuko dituzte, «kon­tsu­mo arduratsuaren aldeko sen­tsi­bilizazioa sustatzeko, eta ikusarazteko al­kohol kontsu­mo­ak norbe­ra­ren­­gan eta in­gu­rukoengan dauz­­kan era­gi­nak, bai orain eta baita etor­ki­zu­nean ere».
Horrekin batera, ekintza zu­zenak ere egiten direla azal­du zuen alkateak, Udal­tzain­go­arekin, Berriak el­kar­teko ostalariekin, Ertzain­tza­re­kin, eta supermerkatuekin. «Adin­ga­beek boteilloia egiten duten to­kiak identifikatu, eta al­ko­ho­la konfiskatzen zaie. Ho­rre­kin espedienteak ere irekitzen di­ra. Era berean, arreta jar­tzen da garraio publikoetako gel­tokietan, gazte asko etor­tzen baitira alkoholarekin. Eta adingabeei alkoholik ez sal­tze­ko kanpaina egiten da».
Txotx denboraldia buka­tze­ar dela abiatu dute kanpaina, garai horretan ekintzak «di­fuminatu egiten direlako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!